Gizartea -

Hodei Egiluz

Hodei gogoratzeko azken elkarretaratzea egingo dute urriaren 20an

Familiak eta Hodei Bila Elkarteak hala eskatuta, urriaren 20koa azken elkarretaratzea izango da, “hilero erakutsitako elkartasun keinu miresgarri honi amaiera jartzeko”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astelehenean, hilak 20, egingo dute Hodei Egiluz gaztearen aldeko elkarretaratzea, gaur Hodei Bila Elkarteak iragarri duenez. Desagertu zenetik urtebetera, elkarretaratzea Kurtzeko Plazan egingo dute, 20:00etan.

Familiak eta Hodei Bila Elkarteak hala eskatuta, urriaren 20koa azken elkarretaratzea izango da, “hilero erakutsitako elkartasun keinu miresgarri honi amaiera jartzeko”.

Hodei Egiluzen familiak, Hodei Bila Elkarteak eta Galdakaoko Udalak eskerrak eman dizkiete herri horretako bizilagunei, deialdiei emandako erantzunagatik. Urriaren 20ko elkarretaratzean parte hartzera ere gonbidatu dituzte, eta “bereziki hunkigarria” izango dela gaineratu dute.

Asteburu horretan (17tik 19ra), 50 bat pertsona Amberesera joango dira, Hodeiren desagertzea bertatik bertara gogoratzeko eta bertako Poliziari ikerketarekin jarraitzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao albisteak Hodei Egiluz