Gizartea -
Ebola
Erizain espainiarraren kasua, nazioarteko hedabideen portadetan
Atzerriko hedabideek Afrikatik kanpo jazotako lehen transmisioa izan dela nabarmendu dute.
Erredakzioa
Ebolak Espainian hildako bi elizgizonak Madrilgo Carlos III ospitalean artatu zituen erizain batek ebola du. Afrikatik kanpo jazotako lehen transmisio kasua da, hain zuzen ere.
Emakumeak Manuel Garcia Viejo elizgizona hil eta sei egunera eman zien osasun zerbitzuei bere sintomen berri, baina ez zuten beharrezkotzat ikusi bakartzea eta oporretan joaten utzi zuten.
Are gehiago, erizainak hainbatetan ohartarazi zien osasun zerbitzuei ebolaz hildako bi elizgizonekin harremanetan izan dela eta orain bera ere kutsatuta dagoela uste duela. Azkenean, seigarren egunean, atzo, onartu zuten emakumea bakartzea.
Honela islatu dute auzia nazioarteko hedabideek:
- BBC (Erresuma Batua): "Ebola transmisio bat ikertzen ari da Espainia"
- The Guardian (Erresuma Batua): "Erizain espainiar batek positibo eman du Ebola proban"
- The New York Times (AEB): "Ebolak erizain espainiar bat kutsatu du; lehen kasua da Mendebaldean"
- The Washington Post (AEB): "Erizain espainiar batek ebola du; Afrikatik kanpo jazotako lehen transmisioa da"
- Bild (Alemania): "Erizain espainiar batek ebola du!"
- Le Monde (Frantzia): "Ebola: lehen transmisioa Europan"
- El Corriere della Sera (Italia): "Ebola: Espainiako erizain bat, Europan lehen kutsatua"