Gizartea -

Igandean ospitaleratu zuten

Basurtun ospitaleratutako emakumeak ez du ebolarik

Ebolaren kontrako protokoloa jarri zuten martxan Bilbon, Basurtuko ospitalean, iragan igandean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Basurtun ospitaleratu zuten 31 urteko emakume nigeriarrak ez duela ebolarik adierazi diote gaur Osakidetzako iturriek EiTBri.

Ebolaren kontrako protokoloa jarri zuten martxan Bilbon, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, iragan igandean. Bizkaiko hiriburuan bizi den 31 urteko emakume nigeriar bat ospitaleratu zuten bertan, bere jaioterritik itzuli eta biharamunean.

Abuztutik, hiru aldiz jarri dute martxan protokolo hori Euskadin: birritan Basurtun (gizonezkoak ziren biak), eta behin Donostian (ebolak eragiten dituen moduko zantzuak zituen emakume bat bertaratu zenean). Hiruretatik, batek ere ez zuen gaitza; antzeko sintomak dituzten gaixotasunak zituzten kasu guztietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola bideoak Basurtuko ospitalea