Gizartea -

EAE-N eta Nafarroan

LOMCEri aurre egiteko indarrak batu dituzte hezkuntzako eragileek

40 plataforma baino gehiago eratu dituzte helburu horrekin. Gainera, urriaren 11rako manifestazioak deitu dituzte. Bestalde, gida bat egin dute LOMCEren aurka borroka egiteko.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Mobilizazioak Wert legearen aurka

1:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek, gurasoen eta ikasleen elkarteek, eskoletako kontseiluek eta udalek plataformetan indarrak batu dituzte Euskadin eta Nafarroan. Horrela, LOMCEren aurrean "intsumisioa" agertu eta Espainiako Gobernuak bultzatutako arauaren kontra borroka egin nahi dute.

Stee-Eilas sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez, 40 plataforma eratu dituzte helburu horrekin, besteak beste, Urdaibain eta Santurtzin (Bizkaia).

ELA, LAB eta Stee-Eilas sindikatuek, Ikasle Abertzaleak ikasleen elkarteak, Sortzen gurasoen elkarteak eta Hezkuntza Plataformen Topaguneak plataformak osatu dituzte, gaur Bilbon jakitera eman dutenez. Ekimenaren berri eman eta "Euskal Herriarentzat" hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute.

Gida eta manifestazioak urriaren 11n

Elkarteek manifestazioak deitu dituzte urriaren 11rako EAEko hiru hiriburuetan eta Nafarroan, LOMCEren aurka protesta egiteko.

Gainera, gida bat egin dute deitzaileek. LOMCEri aurre egiteko gomendio batzuk ematen ditu gidak, besteak beste, hezkuntzaren erreformak Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ezarritako errebalidetara ez aurkeztea.

Eragileen hitzetan, Eusko Jaurlaritza "joko bikoitza" egiten ari da; izan ere, LOMCE arbuiatu eta "aplikatu behar ez duela edo modurik malguenean" egingo duela dio, baina legea ikastetxe guztietan "aplikatzen" ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak LOMLOE hezkuntza legea Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak EAE Espainiako Gobernua bideoak Hezkuntzako albisteak 2024 Euskal sindikatuak Steilas azken ordukoa