Gizartea -

'Balenciaga' auzia

Fiskalak zortzi urteko zigorra eskatu du Getariako alkate ohiarentzat

Fiskalaren arabera, Mariano Camiok arkitekto kubatar bat aberastu nahi izan zuen, Balenciaga Fundazioan "kudeaketa, administrazio eta ondasunen gainean erabakitzeko" ahalmena zuenean.

Balenciaga museoa
Balenciaga museoa
Balenciaga museoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Mariano Camio Getariako alkate ohiarentzat (EAJ), Balenciaga Museoaren kudeaketan zenbait delitu leporatuta. Museoa 2011ko ekainean inauguratu zen, kasua ordurako auzitan zegoela.

El Diario Vasco egunkariaren arabera, fiskalak, gainera, lau urteko espetxe-zigorra eskatu du Julian Argilagos arkitekto kubatarrarentzat. Argilagosek orduan "amodio harremana" zuen Camiorekin, eta berari esleitu zioten proiektua, Espainian arkitektura titulua baliozkotuta ez izan arren.

Rolando Paciel hirugarren akusatuarentzat -Argilagos Miamin egon zen bitartean proiektuan lan egin zuen gizona-, lau hilabeteko isuna eskatu dute.

Fiskalaren arabera, Mariano Camiok arkitekto kubatar bat aberastu nahi izan zuen, Balenciaga Fundazioan (1999an sortua) eta Berroeta Aldamar sozietatean (2005ean sortua) "kudeaketa, administrazio eta ondasunen gainean erabakitzeko" ahalmena zuenean.

Fiskalaren ustean, kargua bere mesedetan baliatu zuen Camiok, eta "ondarearen kaltetan" ari zela jakitun egonik ere, "oso kudeaketa kaltegarria eraman zuen aurrera administratzaile zen entitateentzat, eta horien interes ekonomikoen kontra egin zuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Getaria Cristóbal Balenciaga Bildumak