Gizartea -
Gasteiz
Senar-emazteak atxilotu dituzte, haur bati tratu txarrak emateagatik
Bikoteak 4 urteko umea bere kargu izan du azken bi asteotan, biktimaren aitak hala eskatuta.
Erredakzioa
Senar-emazte batzuk atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, 4 urteko ume bati tratu txarrak ematea eta lesioak eragitea leporatuta. Aitak utzi zuen haurra haien kargu, eta umea duela lau egunetik ospitaletan dago.
Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, gizonezkoari (37 urte ditu) eta haren emazteari (36 urte ditu) haurrei tratu txarrak ematea eta lesioen delitua leporatu dizkiete.
Ertzaintzak igandean izan zuen gertaeren berri, haurra senide batzuek Larrialdietako zerbitzura pasatu zutenean.
Ertzaintzaren Ikerketa sailak eginbideak ireki zituen, eta gertaerak epaitegiari eta bertako medikuari jakinarazi zizkien.
Agenteek deklarazioak hartzen jarraitu zuten eta gertaeren ustezko egileak identifikatu zituzten. Dirudienez, senar-emazteek haurra haien kargu izan dute azken bi asteotan, biktimaren aitak hala eskatuta.
Gizonezkoak Ertzaintzaren egoitzan aurkeztu zen
Ertzainek bi susmagarrien bilaketa hasi zuten, eta asteartean gizonezkoa Gasteizeko Ertzaintzaren dependentzietan agertu zen, abokatu batekin.
Agenteek atxilotu egin zuten, eta epailearen esku utzi ostean, aske geratu zen, adingabeagatik 200 metro baino gutxiagora ez egoteko urruntze-aginduarekin.
Emakumea gaur arte non izan den ez da jakin, baina aurkitu eta atxilotu egin dute, ondoren Guardia-Auzitegira eramateko.