Gizartea -

Arrazakeria

De Andresek eta Marotok salaketa jasoko dute, atzera egin ezean

Hamabost eguneko epea eman die SOS Arrazakeriak. Bestela, kereila aurkeztuko dute, egoitzan 1.252 etorkin erroldatu dituztela esan zutelako.

SOS Arrazakeriaren protesta, Gasteizen. Argazkia: EiTB
SOS Arrazakeriaren protesta, Gasteizen.
SOS Arrazakeriaren protesta, Gasteizen. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriak kereila aurkeztuko du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren eta Javier Maroto Gasteizko alkatearen kontra 15 eguneko epean egindako salaketak ukatzen ez badituzte. Izan ere, SOS Arrazakeria "gizarte laguntzen lapurretaren eredu" dela esan zuten.

Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeriaren bozeramaileak baieztatu du kereila jarriko dutela atzera egiten ez badute. PPko agintariek esan zuten SOS Arrazakeriaren egoitzan 1.252 etorkin erroldatu zituztela, eta Justizia Auzitegi Nagusiak ukatu egin zuen hori 2010ean. Hori da kereilaren funtsa, kalumniatu egin dituztela informazio faltsua ematen.

Kereila horrekin batera, SOS Arrazakeriak eta Ongi Etorrik salaketa jarri zuten Javier Marotoren kontra uztailaren 18an, aljeriarrek eta marokoarrek "gizarte laguntzen kontura" bizi direla eta "lan egiteko eta integratzeko inolako interesik ez" dutela esateagatik.

Salaketa horren harira, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak izapideak ireki ditu Gasteizko alkatearen kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak berriak