Gizartea -
Epailearen aginduz
Igeldoko txakur etxea itxi dute eta arduradun bat atxilotu dute
Txakur etxe hau iragan uztailean salatu zuen Hedaiako familia batek, haien txakurra, chihuahua bat, galtzeagatik. Ertzaintza aspalditik zebilen egoitza ikertzen.
Erredakzioa
Orion zegoen Igeldoko Txakur eta Katuen Etxea itxi dute epailearen aginduz, eta bertako arduradunetako bat atxilotuta eraman dute animaliei tratu txarrak ematea eta legez kanpoko armak edukitzea egotzita.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ez da argitu atxilotuaren eta txakurren egoitzaren artean zein harreman dagoen, baina esku-hartze hau aspaldidanik Ertzaintza ikertzen ari zen kontu bat dela esan dute.
Diputazioak, epailearen beste agindu batekin, egoitzatik egoera txarrean zeuden ehundik gora animalia atera ditu.
Talde animalista ezberdinek aipatutako animalia horiek "leporaino" dauden Gipuzkoako Abere Babeslearen instalazioetan daudela eman dute ezagutzera, eta hortaz, adopzioan hartzeko deia egin dute.
Txakur etxe hau iragan uztailean salatu zuen Hedaiako familia batek, haien txakurra, chihuahua bat, galtzeagatik.