Gizartea -

Auzia

Ziburuko ikastolak utzi egin beharko du eraikina

Epaileak zazpi eguneko epea eman dio ikastolari Marinelako gunea utz dezan. Hortik aurrera, alde egiten ez badute, egun bakoitzeko ehun euroko isuna izango dute.

Ziburuko ikastolako guraso eta irakasleak egindako protesta
Ziburuko ikastolako guraso eta irakasleak egindako protesta
Epaileak 7 egun eman dizkio Ziburuko ikastolari eraikina uzteko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak utzi egin beharko du Udalak bere garaian utzi zion eraikina. Paueko Administrazio Auzitegiak zazpi eguneko epea eman dio horretarako, eta agindua betetzen ez duen egun bakoitzeko 100 euroko isuna ezarriko dio. Ikasturtea hasi bezperan iritsi da erabakia.

Ziburuko Udalak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu zuten, baina joan den uztailaren 5ean bukatu zen. Akordio horren arabera, ikastolako ikasleek baimena zeukaten Ziburuko Marinela eskola publikoaren egoitzan izateko. Dena den, Seaskako arduradunek ziurtatu dute Udalak zin egin ziela beste egoitza bat emango ziela. Ikasleak Lartzabal ikastetxera joatea proposatu dute herriko etxetik.

Seaskak behin baino gehiagotan salatu duenez, Lartzabalen ez dago lekurik Ziburuko ikastolako umeak hartzeko, eta, gainera, Ziburu ikastolarik gabe geratzea ez dute onartuko.

Epaia aurkakoa izanda ere, bihar kurtsoari hasiera emateko Marinela eraikinean izango direla iragarri dute ikastolako arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea