Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat hil da Bilbon ibilgailu batek azpian harrapatuta

Hildakoa Barakaldoko bizilaguna da, 49 urtekoa. Ezbeharra 09:35 aldera jazo da, Arangoiti auzoko lanetan.

Lan istripua Arangoitiko auzoan jazo da. Argazkia: EFE.
Lan istripua Arangoitiko auzoan jazo da. Argazkia: EFE.
Bilbon langile bat hil da eraikin-kamioi batek azpian harrapatuta

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur, astelehena, Bilbon, Arangoiti auzoko lanetan, eraikin-kamioi batek azpian harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildako behargina Barakaldoko bizilaguna da, 49 urtekoa.

Ezbeharra 09:35 aldera jazo da, ibilgailua irauli eta langilearen gainean erori denean. Ondorioz, berehala hil da.

Auzitegiko medikuak baieztatu du haren heriotza. .

Astebete baino gutxiagoan Bizkaian hil den bigarren langilea da, abuztuaren 26an Getxon Folk Jaialdiko muntaketa lanetan ziharduen behargin bat hil ondoren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo berriak