Gizartea -

Agerraldia

Ebolak 120 mediku eta erizain baino gehiago hil ditu Afrikan

Afrikako mendebaldean, baliabideak oso mugatuak dauden lurraldeetan, osasun langileak babesteko dagoen material gabeziagatik gertatzen dira kutsapen gehienak, NBEren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

120 mediku eta erizain baino gehiago hil ditu ebolak Afrika mendebaldean, martxoan agerraldiaren berri jakinarazi zutenetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aste honetan zabaldu duenez. OMEren arabera, gaixotasuna zabaldu denetik izandako "aurrekaririk gabeko" gertaeretako bat da.

Horren adibide da azken agerraldi hau ikertzen aritutako 60 adituetatik bost Kenema Sierra Leonako Ospitalean hil izana ebolak jota, ikerketa bukatu baino lehen.

Horien artean Sheik Humarer Khan kontinente osoko aditu nagusietako bat zegoen, hamar urtez Lassa sukarrak gaixotutako eriak zaintzen egon ostean hildakoa. Ospitale horretako langileek greba hasi zuten atzo, soldata jasotzeko ditu nahikoa ez dagoelako eta lanean segurtasun baldintzak oso eskasak direlako.

Medikuek eri bat kutsatu den baieztatzen dutenez, kutsatzeko arrisku handia dute beti. Afrikako mendebaldean, baliabideak oso mugatuak dauden lurraldeetan, osasun langileak babesteko dagoen material gabeziagatik gertatzen dira kutsapen gehienak, NBEren arabera. Baina beste hainbat kausa daude; esaterako, langile falta eta nekea, buruarena zein gorputzarena. AEBn mediku bat dago 400 pertsonako; Liberian, 72.000 pertsonako.

"Kasu askotan, medikuek ez dute babesteko modurik, eskularruak eta aurpegiak estaltzeko maskarak ere ez", salatu du aurreko astean OMEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Ebola albisteak Medikuak Erizaintza