Gizartea -
Arrasaten
27 urteko gazte bat atxilotu dute, haur-pornografia zabaltzeagatik
Espainiako Poliziak 27 urteko gazte bat atxilotu du Arrasaten (Gipuzkoa), ordenagailuan haur-pornografia izatea eta Interneten bidez zabaltzea egotzita.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 27 urteko gazte bat atxilotu du Arrasaten (Gipuzkoa), ordenagailuan haur-pornografia izatea eta Interneten bidez zabaltzea egotzita.
Poliziak ohar batean jakitera eman duenez, Arrasateko bizilagun batek haur-pornografia Interneten zabaltzen ari zela jakin eta berehala gaztea atxilotzeko operazioa martxan jarri zuten.
G.R.B. gaztea asteartean atxilotu zuten eta, aurreneko ikerketa batean, bere logelako ordenagailuan haur-pornografia artxibo ugari aurkitu zituzten.
Horrez gain, ordenagailu eramangarri bat, hiru disko gogor, marihuana, haxixa eta droga horiek kontsumitzeko hainbat tresna atzeman zituzten.
Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko.