Gizartea -

Krisia Bilbao Basketen

Hiru urtetan zorra ordainduko duela uste du Bilbao Basketek

Dagoeneko 5,6 milioi eurotik 3,6ra jaitsi da Bilbao Basketen zorra, jokalari eta agenteekin lorturiko akordioei esker. Gauzak ondo bidean, hiru urtetan espero da zor hori ordaintzea.

Hiru urtetan zorra ordainduko duela uste du Bilbao Basketek. Artxiboko irudia
Hiru urtetan zorra ordainduko duela uste du Bilbao Basketek
Hiru urtetan zorra ordainduko duela uste du Bilbao Basketek. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos del Campo, Bilbao Basketen arduradun ekonomikoak astearte honetan egin den aurkezpen batean jakitera eman du, "gauzak ondo bidean", taldearen zorra hiru urtetan ordainduko dela. Izan ere, dagoeneko  5,6 milioi eurotik, 3,6ra jaitsi da zorra jokalari eta agenteekin lorturiko akordioei esker.

Gauzak horrela, Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko Kabinetearen buruak aurkezpen horretan azaldu du 2013ko azaroan egin zen bilkuran  Bilbao Basketentzat 198.000 euroko diru-laguntza adostu zela.  Diru-laguntza zehatz hori  “jokalariak eta klubaren langileak ordaintzeko” ezarri zen, horrela, taldearen bizitza luzatu ahal izateko, esan du Aldekoak. Klubari, berriz, "gardentasuna" eskatu dio, baina Udalak ez duela Bilbao Basketen hazienda-ikuskatzailearen papera hartuko gehitu du.

Kostuen murrizketa

Lehenik eta behin, Del Campok esan du jokalarietan kostua % 30 gutxituko dutela. "Gure aukeren gainetik zeuden jokalariak genituen", zehaztu du. Bilbao Basketen talde teknikoari eta langileei dagokionez, berriz, lanpostuak ez direla kenduko argitu du, baina "soldatak eta lanaldiak" murriztu egingo direla.

Taldeak zituen kostu orokorrak, "astakeria"-tzat jo ditu eta %60 gutxituko dela azaldu du. Hirugarrenik, babesleek aurrez emandako 950.000 euroei, 2,1 milioi euro gehituko zaiela gauzak ondo bidean esan du, izan ere, "1,9 milioi sinatuta" daudela dagoeneko.

Laugarrenik, Bilbao Basketen aurreko batzordeak emandako 17.000 akzioak, orain euro bateko kostua dutenak, 60 eurotan saltzea aurreikusi dute.

Hau guztia aurrera eramateko, finantza arduradunak esan du "beharrezkoa" dela zaleek berriz ere Bilbao Basketengan konfidantza berreskuratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea