Gizartea -

Madril

Cifuentesek umeen bahiketen aurrean 'ez beldurtzeko' eskatu du

Gobernuak Madrilen duen odezkariak esan duenez, “beharrezkoa dena baino alarmismo handiagoan ez da erori” behar, eta Poliziaren ikerketa “oso zorrotza” izaten ari dela errepikatu du.

Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria. EFE
Cristina Cifuentes
Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkariak astearte honetan esan duenez, hainbat haur bahitu izanak sortu duen egonezina eta kezka dela eta, “ez da beharrezkoa baino alarmismo handiagoan erori behar”, eta Poliziaren ikerketa “oso zorrotza” izaten ari dela errepikatu du.

Coperi eskainitako elkarrizketan, Cifuentesek nabarmendu du Polizia Nazionalak Madrilen delitugilea harrapatzeko, epailearen esku uzteko eta delitu guztiak erakusteko helburu bakarra duela, “ahalik eta denbora gehien kartzelan pasatu dezan”.

“Gobernuaren Ordezkaritza administrizazio guztien laguntza biltzen ari da”, azaldu du Cifuentesek. Polizia nazionalak eta munizipalak patruilak eta zaintza prebentiboa egingo dutla nabarmendu du, “inguruko bizilagunak lasaitzeko”.

Cifuentesen hitzetan, bahiket sexualak “krimenik larrienetako bat da”, are eta gehiago adingabeei eragiten dienean, gaineratu du.

Ikerketa polizialez eta judizialez gain, jarduera prebentiboak nabarmendu ditu, dispositibo polizialak egingo dituztenak, eta, haurrak eskolan hasten direnerako, bizilagunen elkarteekin bilerak, neurri prebentiboak gogoratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea