Gizartea -

Indarkeria matxista

Emaztea hil eta bere buruaz beste egin du, Alacanten

Antza, senar-emazteen alaba batek aurkitu zituen gorpuak eta, berehala, poliziari hots egin zion.

Alacanten bikotea bizi zen lekuaren etxaurrea. EFE
Alacanten bikotea bizi zen lekuaren etxaurrea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90 urteko gizonezko batek 86 urteko bere emaztea hil eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, Alacanteko El Campello udalerrian.

Ikerketaren iturriek gogoratu dutenez, dagoeneko 38 dira euren bikotekide edo bikotekide ohiek hil dituzten emakumeak 2014. urteko lehen zortzi hilabeteetan.

Antza, senar-emazteen alaba batek aurkitu zituen gorpuak eta, berehala, poliziari hots egin zion.

Ikerketaren arabera, gizonezkoak emakumea ito eta, ondoren, laban batekin bere buruaz beste egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur