Gizartea -
Hirugarrena azken hilabeteetan
Neskatxa baten bahiketa ikertzen ari dira Madrilen
Atzo bahitu zuten, eta ordu gutxira berriro agertu zen. Apirilean eta ekainean gizon batek bi neskato bahitu, eta ondoren askatu zituen, antza droga eraginpean.
Erredakzioa
Polizia Nazionala atzo, larunbata, Ciudad Lineal-en (Madril) gertatutako neskato baten bahiketa ikertzen ari da. Gainera, apirilean eta ekainean gune horretan bi neskato bahitu zituen pederasta bera izan ote den ikertzen ari da, baina momentuz ez dute ezer baieztatu.
Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusiak adierazi duenez, gertaera larunbatean jazo zen; adin txikiko neska bat -ez dute daturik zabaldu- desagertu zen Ciudad Linealen hainbat orduz.
Ondoren San Blas Madrileko beste distritu batean topatu zuten, eta Samurrek artatu zuen, baina ez dute neskatoaren egoeraren gaineko zehaztasunik eman.
Polizia apirilaren 10ean bederatzi urteko neskatxa bat eta ekainaren 17an sei urteko beste bat hiriburuko gune horretan bahitu zituen gizon bera izan den ikertzen ari da.
Biak zenbait orduz bahitu eta ondoren askatu zituzten, antza drogaren eraginpean zeudela.