Gizartea -

Aste Nagusian

Bigarren emakume batek sexu erasoa salatu du Donostiako jaietan

Donostiako Udalak Aste Nagusian izandako bigarren eraso sexista bat ikertuko du, emakumezko baten salaketa jaso ondoren.

Donostiako Aste Nagusian izandako bigarren eraso sexista salatu dute

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Aste Nagusian izandako bigarren sexu-eraso bat ikertuko du, emakumezko baten salaketa jaso ondoren. Salaketa horren arabera, abuztuaren 14tik 15erako gauean jazo zen bigarren erasoa. Aurrenekoa, berriz, Aste Nagusiko lehen gauean gertatu zen.Bietan, biktimek erasotzailearengandik ihes egitea lortu zuten. Donostiako Udalaren esanetan, salaketak epailearen esku daude dagoeneko.  Ohar batean, Udalak gaitzetsi egin du erasoa eta mota horretako gertaerak eta emakumeen aurkako indarkeria salatzen jarraituko duela berretsi du. Ondoren, bat egin du mugimendu feministak ostiralean egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrei dei egin die horrelako erasoak salatu eta erantzun aktiboa izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako Aste Nagusia argazkiak Donostia bideoak