Gizartea -
Ziburuko ikastolaren auzia
Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du bertako Herriko Etxeak
Dirudienez ez Ikastolak ezta Seaskak ere ez dute inolako gutunik jaso baina, Guy Poulou Ziburuko auzapezak epaiketa lehenbailehen egiteko eskatu du.
Erredakzioa
Ziburuko Udalak auzitara eramango du, beste behin, Ikastola. Oraingon, ordea, Paueko administrazio auzitegian egin du eskaria Ziburuko auzapezak. Oraingoz, ordea, ez Seaskak ezta Ikastolak ere ez dute inolako gutunik jaso.
Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin harrituta azaldu da Laida Mujika, Ziburuko Ikastolako lehendakaria, izan ere, auzapezak presazko auzia izan dadila eskatu du.
Mugika atsekabetuta agertu da, izan ere, honen aburuz, Ikastolako haurrak eskolan hasi baina 10 egun lehenago prest daude bai Ziburuko auzapeza baita haren ondoko hautetsiak ere hamabi haur kanpoan uzteko. Azkenik, gaineratu du, Pouloik nahiago izan duela auzitegira jo, ikastolarekin hitz egitea baino.