Gizartea -

BECen

Bilboko Munduko Saskibaloi Txapelketako sarreren %95 saldu da

120.000 sarrera kaleratu dira guztira, eta 108.000 agortu dira dagoeneko. Hala ere, AEBeko selekzioa ikusteko sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen.

Barakaldoko BECen jokatutako saskibaloi partida. Argazkia: EITB
Barakaldoko BECen jokatutako saskibaloi partida.
Barakaldoko BECen jokatutako saskibaloi partida. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon ospatuko den Munduko Saskibaloi Txapelketa ikusteko salgai jarri zituzten sarreren %95 agortu da, nahiz eta oraindik badagoen aukera AEBko selekzioa ikusteko. Izan ere, sarrera solte batzuk falta dira saltzeko AEBek eta Dominikar Errepublikak jokatuko duten norgehiagorako.

Datuak Jose Luis Saezek eman ditu, Espainiako Saskibaloi Federazioko presidenteak, Bilbon izan baita gaur. Munduko txapeldun izendatzen denari emango dioten garaikurra erakutsi du, Bizkaiko hiriburuko turismo bulegoan egongo baita bost egunez, bertaratzen diren zaleek ikus dezaten.

Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Ibon Areso Bilboko alkateak egin diote harrera.

120.000 sarrera atera dira salgai

Munduko Txapelketako lehen faseko talde bat jokatuko da Bilbon. Barakaldoko BECen jokatuko da abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean.

AEB, Dominikar Errepublika, Finlandia, Turkia, Ukraina eta Zeelanda Berria izango dira BECeko zelaia zapalduko duten selekzioak. 120.000 sarrera kaleratu dira guztira, eta 108.000 agortu dira dagoeneko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo bideoak