Gizartea -

Ebola

Basurtuko pazientea 'ondo' dago, ebolaren 'analisien zain'

Gizonezkoak bakartuta jarraitzen du Basurtuko Revilla pabiloian. Bizkaitarra Sierra Leonatik itzuli ostean ospitaleratu zuten, sukarrak jota, protokoloak agintzen duen legez.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.
Basurtuko gaixoaren egoera ona da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebola izan dezakeelakoan Basurtuko ospitalean dagoen gizonezkoa "ondo" eta "analisien zain" dagoela jakinarazi du Osakidetzak.

Gizonezkoak bakartuta jarraitzen du Basurtuko Ospitaleko Revilla pabiloian. Bizkaitarra Sierra Leonatik itzuli ostean ospitaleratu zuten, sukarrak jota, protokoloak agintzen duen legez.

Basurtuko Ospitaleak ebolaren aurkako protokoloa aktibatu zuen atzo arratsaldean.

Pazienteak (Barakaldoko bizilaguna) sukarra dauka, eta Sierra Leonatik etorri berria da. Segurtasun lanak egiten ditu bertako meategi batean.

Osasun egoera onean dago, baina, horren sintomak ikusita, erietxeak gaixoa isolatzeko erabakia hartu zuen, analisien emaitzak jakin arte. Osasun Sailak adierazi du ez duela ohar gehiagorik kaleratuko ordura arte.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, gaixoa isolatzea erabaki dute, badaezpada, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek halakoei aurre egiteko adostutako protokoloari jarraituz.

"Lasaitasun mezua"

Hori dela eta, EAEko osasun agintariek "lasaitasun mezua" bidali diete herritarrei, "ez dagoelako alarma pizteko arrazoirik", eta orain arte hartutako neurriak apirilean indarrean sartu zen protokolo batean jasota daudela azaldu dute.

Estatu mailan, bigarren aldiz sartu da indarrean, Basurtukoa ere kontuan hartuta, ebolaren aurkako protokoloa. Larunbatean Alacanten, Sant Joan ospitalean, gizon nigeriar bat ere artatu zuten, eta ebola birusak eragiten duen gaixotasunaren sintomak zituen, baina azkenean analisiek baztertu egin zuten aukera hori.

Gomendioak

Bestalde, Bizkaiko Medikuen Elkargoak ebolari aurre egiteko gomendioen berri eman die jada 2.000 bat medikuri.

Jaurlaritzako Osasun Sailak joan den astean igorri zion ebolari aurre egiteko protokoloa Bizkaiko Medikuen Elkargoari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko albisteak Ebola berriak Basurtuko ospitalea