Gizartea -

Elkarrizketa zuzendariari

Unicef: 'Espainian umeen % 27 pobreziaren atariaren azpitik bizi dira'

"Oso diru gutxi inbertitzen dugu umeengan, eta diru gutxiago dugu aurrekontuetan, eta horrek familia izan nahi duten familiei eragiten die", azaldu du Unicefeko zuzendariak.

Espainiak umeei zuzentzen dien diru kopurua Europako baxuenetarikoa da. Argazkia: EITB
Espainiak umeei zuzentzen dien diru kopurua Europako baxuenetarikoa da.
Espainiak umeei zuzentzen dien diru kopurua Europako baxuenetarikoa da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espainiako umeen % 27 pobreziaren atariaren azpitik bizi dira, eta horren aurrean arin jokatu behar dugu", azaldu du Carmelo Angulo Espainiako Unicef Batzordeko zuzendariak. Espainiak umeengan "oso diru gutxi" inbertitzen duela gaineratu du Angulok.

Espainiak umeei zuzentzen dien diru kopurua Europako baxuenetarikoa dela nabarmendu du Angulok. Izan ere, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 1,4 bideratzen du Espainiak horretara; EBko batez bestekoaren % 2tik urrun.

Horrez gain, materia horretan hartutako neurriek ez dutela hainbesteko arrakastarik izan azaldu du. Ekainean aurkeztu zuen Unicefek adingabeek Espainian duten egoeraren inguruko azterketa, eta 2010etik 2013ra bitartean adingabeei zuzentzen zaien diru kopurua % 14,6 jaitsi dela ohartarazi du.

"Oso gutxi inbertitzen dugu umeengan"

"Oso diru gutxi inbertitzen dugu umeengan, eta diru gutxiago dugu aurrekontuetan, eta horrek familia izan nahi duten familiei eragiten die", azaldu du Unicefeko zuzendariak. Horrez gain, Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen artean banatzeko eman dituen 17,4 milioi euroak gutxi direla esan du.

Horren aurrean, Unicef Espainiak Estatu hitzarmen bat proposatu die eragilei politiko eta sozialei. Ados jartzeko eskatu die, urte gutxiren buruan materia horretan inbertsioak berreskuratu eta haurren eskubideak babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea