Gizartea -

Kkottongnae-n

Aita santuak 'aberatsen moduan bizi diren elizgizonak' kritikatu ditu

Gainera, "elizari lotutako bizitzan kontsumismoak sortzen dituen arriskuez" ohartarazi du, Hego Korean egindako diskurtsoan.

Aita santua
Aita santua
Aita santua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak "aberatsen moduan" bizi diren elizgizonen "hipokresia" kritikatu du, eta eliztarrei pobreziaren botoa mantentzeko eskatu die, Hego Koreako elbarrien zentro batean egindako bisitan.

"Pobrezia botoa zabaldu baina aberatsen moduan bizi diren emakume eta gizonek fededunen arima eta Eliza kaltetzen dituzte", adierazi du Frantziskok Hego Koreako eliza-komunitateetako 4.000 kide baino gehiagoren aurrean, Kkottongnaen, Seuletik 100 bat kilometrora.

Gainera, "elizari lotutako bizitzan kontsumismoak sortzen dituen arriskuez" ohartarazi du Hego Korean egindako diskurtsoan, azken urteetan herrialdeak izandako garapena dela eta.

Ondoren, Frantsizko Eliza Katoliko hegokorearreko 140 ordezkariekin bildu da, eta txiroak gehiago laguntzeko eta hiritar guztiek "ogia irabaztearen eta familiak mantentzearen" duintasunaz gozatu dezaten ahalegin gehiago egitea eskatu die.

Halaber, "ezkontzak sustatzea" eskatu  die, "familia arteko bizitzak krisia handia bizi" baitu gaur egun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua albisteak Biografia Bergoglio Vatikanoko azken ordukoa