Gizartea -

Lapurdin

Ziburuko ikastolak egoitza berean jarrai dezala baimendu du epaileak

Ikastola gune publiko batean izateko akordioa bukatuta, Ziburuko Udalak bertatik atera nahi zituen ikasleak, baina epaileak arrazoia eman die bigarrenei.

Ziburuko ikastola, iruditan. Argazkia: eitb
Ziburuko ikastola, iruditan.
Ziburuko ikastolako haurrek bertan hasiko dute datorren ikasturtea

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaile batek erabaki du Ziburuko (Lapurdi) ikastolan ikasten duten hamabi umeek eskubidea dutela orain arte izan diren egoitza berean ikasten jarraitzeko.

Aste honetan Baionan izandako epaiketaren ostean, epaileak arrazoia eman die ikastetxeko arduradunei eta Seaska Iparraldeko Ikastolen Federazioari. Izan ere, bukatu egin da Udalak eta Ikastolak zeukaten akordioa ikastetxea gune publiko batean izateko, eta ikasleak bertatik botatzea zen Ziburuko Udalaren helburua.

Ziburuko Udalak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu zuten, baina joan den uztailaren 5ean bukatu zen. Akordio horren arabera, ikastolako ikasleek baimena zeukaten Ziburuko Marinela eskola publikoaren egoitzan izateko. Dena den, Seaskako arduradunek ziurtatu dute Udalak zin egin ziela beste egoitza bat emango ziela

Balizko akordioa lortzeko batzarra

Hala ere, ez da egoitza hori eraiki, eta orain Udalak bertatik kaleratu nahi ditu kontratua bukatu egin dela arrazoituta. Zentzu horretan, Paxkal Indo Seaskako presidenteak ziurtatu du ez dutela nora joan, eta aurtengo ikasturtea bertan hasiko dutela.

Udalak errekurtsoa jartzeko aukera du, baina horrela izango balitz, udazkenera arte itxaron beharko lukete, gutxienez. Behin behineko egoera horren aurrean, Baionako alkatearekin batzeko asmoa erakutsi du Seaskak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea