Gizartea -

Immigrazioa

80 bat etorkinek orduak eman dituzte Melillako hesian igota

600 bat pertsona muga gainditzen saiatu dira asteazken honetan. 21:00etan hesian zegoen azken etorkina jaitsi da 16 ordu igota eman eta gero.

Sahara hegoaldeko jatorria duten ehunka etorkin Melillara sartzen saiatu dira bart. Argazkia: EFE
Sahara hegoaldeko jatorria duten ehunka etorkin Melillara sartzen saiatu dira bart
Etorkinak jasotzen dituzten zentroak, bete-beteta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 bat etorkinek Melillako mugaren hesian igota orduak eman dituzte gaur. 600 bat pertsona saiatu dira muga gainditzen asteazken honetan. 21:00etan hesian zegoen azken etorkina jaitsi da 16 ordu sei bat metroko altueran igota eman eta gero.

Poliziako iturriek eta Gobernuko Ordezkaritzak agiri batean jakitera eman dutenez, hesia gainditzeko saiakera berria 4:45ean hasi da. 500 bat etorkin korrika eta presaka hesia gurutzatzen saiatu dira.

Polizia iturriek jakitera eman dutenez, ahaleginak Villar Pilar bezala ezaguna den zonaldean egin dituzte. Hesiaren bi aldeak poliziak hartu ditu.

Marokoko Polizia bertan izan bada ere, Sahara hegoaldeko dozenaka lagunek hesira heltzea lortu dute, eta gutxienez ehun etorkinek igotzea lortu dute. Sei ordu geroago oraindik 80ren bat etorkin hesian igota egon dira denbora luzez. Dagoeneko, ordea, nekeak jota etorkin guztiak hesitik jaitsi dira eta Marokora bidali dituzte bueltan.

"Bosa Bosa" ("askatasuna, askatasuna") ohi eginez gerturatu dira etorkinak hesira. Askok Poliziaren eta komunikabideen presentzia eskatu dute.

Zonaldea trafikoari moztuta egon da.

Atzo Saharaz hegoaldeko 750 etorkin hiru bider saiatu ziren hirira sartzen, eta horietako 80k lortu zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea