Gizartea -

Ziburuko ikastolaren epaiketa

Ostegunean iragarriko du epaileak Ziburuko ikastolaren inguruko epaia

Ikastolaren kokalekua lur sail publikoan egoteko zuten hartu-emana amaituta, Udalak bertako haurrak kanporatu egin nahi ditu.

Astearte honetan egin dute dute Ziburuko ikastolaren kontrako epaiketa. Argazkia: EITB
Astearte honetan egin dute dute Ziburuko ikastolaren kontrako epaiketa
Ziburuko ikastolaren kontrako epaiketa gaur egin dute Baionan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean hasi da Baionan Ziburuko Kaxkarotenia ikastolaren aurkako epaiketa. Epailearen aurrean azalpenak eman dituzte bi aldeetako abokatuek, izan ere, ez dira adostasun batera iritsi.

Ziburuko ikastolaren kokalekua lur sail publikoan egoteko zuten hartu-emana amaituta, Herriko Etxeak ikastolako haurrak kanporatu egin nahi ditu. Ziburuko herriko etxeak eta Seaskak kontratua sinatu zuten, baina uztailaren 5ean amaitu zen, behin behineko kontratua baitzen.

Seaskaren arabera, Herriko Etxeak zin egin zien ama eskola bat eraikiko zutela, eta ikastolako ikasleak bertara joan ahal izango zirela. Eskola hori, ordea, ez da eraiki, eta, Ziburuko Herriko Etxeak dio kontratua amaitu dela eta, beraz, lur eremu publiko horretatik joan egin beharko dutela.

Horren aurrean Seaskak dio ez dutela nora joan, eta, hortaz, han geratuko direla. Paxkal Indo lehendakariak esan duenez, ikasturte berria bederen, bertan hasiko dute, hiru aste soilik geratzen baitira ikasturte berriari hasiera emateko. Epaileak ostegunean emango du erabakiaren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak