Gizartea -

Immigrazioa

Etorkinen kopuruak behera egin du bigarren urtez jarraian Euskadin

Etorkinen artean, marokoarrak (18.377) dira nagusi hirugarren urtez jarraian Euskadin, eta errumaniarrak, bolibiarrak, kolonbiarrak, portugaldarrak, aljeriarrak eta txinatarrak dira horien atzetik.

Etorkinen kopuruak behera egin du bigarren urtez jarraian Euskadin. Argazkia: EFE
Etorkinen kopuruak behera egin du bigarren urtez jarraian Euskadin
Etorkinen kopuruak behera egin du bigarren urtez jarraian Euskadin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak behera egin du bigarren urtez jarraian; izan ere, aurten urtarrilaren 1ean 140.917 atzerritar zeuden EAEn erroldatuta, 2013an baino % 5,3 gutxiago. Krisia eta nazionalizazio prozesuen gorakada dira beherakada horren arrazoi nagusiak.

2012an % 2,5 egin zuen behera Euskadin dauden etorkinen kopuruak, eta iaz ere beherako joerarekin jarraitu zuen. EAEn, baina, Espainian baino txikiagoa izan zen beherakada hori, % 9,8koa izan baitzen bertan. Atzerritarren kopurua biztanleria osoaren % 6,4koa da Euskadin, eta % 10,7koa da Estatuan. Datu hauek guztiak Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, bildu ditu.

Euskadi da etorkin kopuru txikiena duen autonomia erkidegoa, Kataluniaren (% 6,3) eta Murtziaren atzetik.

Etorkinen profilak

Marokoarrak dira nagusi, hirugarren urtez jarraian, Euskadin, guztira 18.377 (etorkinen % 13) baitira, eta errumaniarrak (17.085), bolibiarrak (10.097), kolonbiarrak (7.636), portugaldarrak (7.289), aljeriarrak (5.563) eta txinatarrak (5.229) daude jarraian.

Bizkaia da etorkin gehien jaso dituen lurraldea; 68.004 etorkin daude bertan erroldatuta, 2013an baino % 7,9 gutxiago, hain zuzen ere. Atzetik, Gipuzkoa (46.303 etorkin, iaz baino % 0,8 gutxiago) eta Araba (26.610 etorkin, iaz baino % 6,1 gutxiago) daude.

1988an 15.198 etorkin (biztanleriaren % 0,7) izatetik aurten 140.917 etorkin izatera pasatu da Euskadi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea