Gizartea -

Gertaera

Bi emakumek Baionako jaietan sexu-erasoak jasan dituztela salatu dute

Azken zortzi urteotan, Baionako Udalak sexu-erasoen aurkako kanpaina bat jarri du martxan, urtero ematen diren kasu hauek ekiditeko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumek Baionako jaietan sexu-erasoak jasan dituztela salatu dute, astearte honetan.

Baionako fiskalak goiz honetan ustezko bi kasu hauek ikertzen ari direla jakinarazi du. Arratsaldean gaiari buruzko informazio gehiago emango du.

Azken zortzi urteotan, Baionako Udalak sexu-erasoen aurkako kanpaina bat jarri du martxan, urtero ematen diren kasu hauek ekiditeko asmoz. 2013 urtean, kasu bakarra izan zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea