Gizartea -

Legez kanpoko immigrazioa

Melillan jarritako hesiaren 'eraginkortasuna' azpimarratu du Gobernuak

Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrak azpimarratu du hesi berriak galarazi egin dituela sarrerak, eta jarri zutenetik 20 besterik ez direla izan gainetik pasatu direnak.

Immigranteak hesia eskalatu nahian. Argazkia: EiTB
Immigranteak hesia eskalatu nahian.
Immigranteak hesia eskalatu nahian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azaldu duenez, urtea hasi zenetik "legez kanpoko 3.501 immigrante sartu dira Melillan hesiaren gainetik, 2013an baino % 230 gehiago", baina ekainean hesi berria jarri zutenetik 20k besterik ez omen dute lortu hesia gainditzea.

Horixe adierazi du ministroak Granadako Unibertsitateak eta Melillako Hiri Autonomoko Udalak antolatutako udako ikastaro batzuetan.

Fernandez Diazek azpimarratu du "etengabe" egin dutela lan hiri espainiarraren eta Marokoren arteko bederatzi kilometroko mugan hesi berria jartzeko. Hesi berri horretan, legez kanpoko immigranteek ezin dituzte hatzak eta behatzak zuloetan sartu, eta, beraz, ezin dute sei metroko oztopoa eskalatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea