Gizartea -
Melillako muga
Melillako hesia berritu geroztik, 20 etorkinek gainditu dute muga
Espainiako Gobernuak plaka metalikoekin sendotu zuen Melillako hesia duela hilabete inguru.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak duela hilabete Melillako hesia sendotu zuenetik 20 etorkinek lortu dute muga gainditzea. Sistema berria da, eta etorkinak hesira igotzea saihestea du helburu.
Uztailaren 1ean lortu zuten aipaturiko 20 etorkinek muga gainditzea, Txinatar auzoko pasabidetik gertu.
Etorkinak hesiari atxikitzea eragozten duen sistema ezartzeko milioi eta erdi euro gastatu ditu Espainiako Gobernuak. Hesi guztia plaka metalikoekin estali dute, eta, horren ondorioz, hesiko zuloak txikiagotzea eta etorkinek zuloetan behatzak sartzea eragotzi dute.
Aipaturiko sistema 10 kilometroko tartean jarri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea