Gizartea -

Sutea

Bediako pilotalekua hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Pilotalekuko teilatuan kalte handiak eragin ditu suak. Sua 17:30 aldera hasi da, eta bi ordu geroago itzali dute suhiltzaileek.

Bediako (Bizkaia) pilotalekua sutearen ostean. Argazkia: Leire Etxazarra
Bediako (Bizkaia) pilotalekua sutearen ostean. Argazkia: Leire Etxazarra
Bediako (Bizkaia) pilotalekua sutearen ostean. Argazkia: Leire Etxazarra

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bediako (Bizkaia) pilotalekua hustu behar izan dute arratsaldean, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Sute batek kalte materialak eragin ditu frontoian, baina ez du inor zauritu.

Suak teilatuari eta atzeko fatxadari eragin die. Sutea dela eta, gaztetxoen talde bat pilotalekutik atera behar izan dute. Umeak eta horien jagoleak ebakuatu behar izan dituzte.

Pilotalekuko teilatuan kalte handiak eragin ditu suak. Sutea 17:30 aldera hasi da, eta suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte itzaltzeko, Udaletik jakitera eman dutenez.

Bediako pilotalekua Leire Etxazarra

Bediako pilotalekua Leire Etxazarra

Suhiltzaileak, sutea itzaltzeko lanean. Argazkia: Leire Etxazarra

Sua hasi denean gaztetxoen talde bat frontoi barruan zegoen, baina ez dira arriskuan egon; izan ere, jagoleek ebakuatu dituzte abisua jaso eta gero.

Sugarrak sabai-leihoetan hasi dira, eta egitura metalikoaren azpian dagoen material isolatzaileak sua biziagotu du, iturri horren arabera.

Teilatuko zati bat txikitu du suteak. Era berean, lurrera erori diren txintxorrek kalteren bat egin dute. Hala ere, eraikineko hormigoizko egiturak ez du kalterik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian?