Gizartea -
Auzitegi Gorena
Gorenak berretsi egin du Bretonen aurkako 40 urteko zigorra
Auzitegiak babestu egin du fiskaltzaren eskaria. Zigortuaren jokabidean "homizidioa" oso argia dela ebatzi du.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko Bigarren Zigor Aretoak berretsi egin du Jose Bretonen 40 urteko kartzela zigorra 2011ko urriaren 8an Ruth eta Jose seme-alabak hiltzeagatik. Prentsa-agiri batean azaldu duenez, epaia datozen egunetan helaraziko diete auziko alde guztiei.
Gorenak saio publikoa egin zuen atzo Bretonek Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenaren kontra jarritako helegitearen inguruan erabakia hartzeko, eta gaur iragarri du aho batez errefusatu dutela helegitea. Besteak beste, hezurren zaintza katea, errugabetasun presuntzioa, prozesua berme guztiekin egiteko eta epaile inpartziala edukitzeko eskubideak urratu zirela salatu zuen Bretonek.
Auzitegiak babestu egin du fiskaltzaren eskaria. Zigortuaren jokabidean "homizidioa" oso argia dela ebatzi du.