Gizartea -

Sanferminak

Entzierroei buruzko liburu baten idazlea adarkatuta zauritu da

Bill Hillman idazle estatubatuarrari bi adarkada sartu dizkiote sanferminetako hirugarren entzierroan.

Gaurko entzierroa. Argazkia: Efe
Gaurko entzierroa.
Gaurko entzierroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bill Hillman idazle estatubatuarra, "How to survive the bulls of Pamplona" ("Nola atera bizirik Iruñeko zezenen aurretik") liburuaren idazlea, da gaurko entzierroan adarkada jaso duen hiru pertsonetako bat.

32 urteko gizasemea Telefonican harrapatu du zezenak, gaurko lasterraldiko tentsio une gogorrenak bizi izan diren lekuan. Izan ere, zezen bat atzean geratu eta korrikalarien kontra oldartu da.

Chicagoko korrikalariak bi adarkada ditu eskuin izterrean, eta Nafarroako Ospitalean dago ingresatuta.

Hillmanek hamar urtetik gora daramatza urtero entzierroetan korrika egiten, sanfermin.com webgunearen arabera. Gainera, "How to survive the bulls of Pamplona" liburuaren egileetako bat da, John Hemingway, Joe Distler eta Alexander Fiske-Harrisonekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
San Fermin jaiak