Gizartea -
Emaitzak
1.103 lagunek gainditu dute ertzain izateko oposizioaren lehen proba
5.405ek zuten izena emanda, baina 3.699 aurkeztu dira larunbateko derrigorrezko azterketetara.
Erredakzioa
1.103 lagunek gainditu dute Ertzaintzan sartzeko oposizioaren lehen proba. Guztira, 5.405ek zuten izena emanda larunbatean hasi den oposizioa egiteko, baina 3.699 aurkeztu dira Barakaldoko BECen egindako derrigorrezko azterketetara.
35 urtetik gorakoen artean 375 lagun aurkeztu dira, izena emanda zutenen erdiak. Dena dela, hauen azterketen emaitzak behin-behinekoak izango dira. Izan ere, lan eskaintzako oinarrietan Ertzaintzan sartzeko adina mugatzen da (35 urte gehienez), eta sindikatuek errekurtsoa jarrita dute puntu horretan.
Lehen proba hori gainditu dutenen artean, 35 urtetik beherakoetan, 669 gizonezkoak dira, eta 257, emakumezkoak. 35 urte baino gehiagokoen artean, berriz, 65 dira gizonezkok eta 23 emakumezkok.
120 lanpostu eskaintzen ditu Ertzaintzak XXIV. promozio honetan.