Gizartea -

Uholdeak

Gizonezko bat hil da urak eramanda, Arhantsusin

Autoa gidatuz zubi bat zeharkatzen ari zela uraren indarrak eraman du. Ipar Euskal Herriko hainbat herri inkomunikatuta daude, uholdeengatik errepideak itxita direlako.

Uztaritze, gaur goizean. Argazkia: @FranckDolosor
Uztaritze, gaur goizean. Argazkia: @FranckDolosor
Uztaritze, gaur goizean. Argazkia: @FranckDolosor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko pertsona bat zendu da urak eramanda, Izura eta Arhantsusi artean. Autoa gidatuz zubi bat igarotzen ari zela, uraren indarrak eraman du.

Krisi kabinetea deitu dute Paueko Prefeturan. Adierazi dutenez, Maule (Zuberoa) aldean egoera kontrolpean dute, eta Nafarroa Beherean etengabe ari dira lanean 300 suhiltzaile, horietako asko Lot-et-Garonatik eta Landetatik etorriak.

Baigorri, Donapaleu eta Donibane Garazi errepidez ia inkomunikaturik daude.

Baigorrin helikopteroa gora eta behera ari da inkomunikatuta dauden guneetan gorabehera larriak ote diren jakiteko, eta zenbait teilatutan jendea ikusi dute.

Errobi eta Ühaitza ibaiek eta horien ibai-adarrek gainezka egin du toki askotan.

Alerta laranja ezarri dute goizaldean, baina berandu ezarri dutela kritikatu dute askok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea