Gizartea -

Euri zaparrada

Urak gainezka egin du Sagasetan, Nafarroan

Sakan batek gainezka egin du eta urpean geratu dira hainbat kale. Bestalde, tximista batek sutea eragin du Arantzako borda batean

Urak gainezka egin du

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Sagaseta herriko hainbat zonalde urpean geratu dira ostegun honetan, sakan batek gainezka egin ostean, Nafarroako larrialdi zerbitzuak jakitera eman duenez. Azken orduotako euri zaparradek eragin dute ezbeharra.

Desbordamiento e inundaciones Sagaseta Nafarroa EFE

18:22ean, euriaren ondorioz, gainezka egin du sakanak eta uholdeak eragin ditu udalerriko erdigunean. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, urak hainbat etxebizitza kaltetu ditu, bereziki bi: horietako batean horma bat behera erori da; bestean, berriz, ur-korrontea sartu da eraikin barrura.

Desbordamiento e inundaciones Sagaseta Nafarroa EFE

Urak eta lokatzak kaleak hartu dituzte, eta 40 cm-ko altuera ere hartu dute, Udaltzainek adierazi dutenez.

Suhiltzaileak eta Foru-Polizia lanean¡ aritu dira eta, kutxatiletako estalkiak kenduta, urak behera egin du. Kalteak ugariak izan dira, baina ez dituzte herritarrak ebakuatu behar izan.

Desbordamiento e inundaciones Sagaseta Nafarroa EFE

Sutea, tximista baten ondorioz

Bestalde, 16:54ean, sutea piztu da Arantzako Albisko Borda, tximista baten ondorioz, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez. Eraikin barruan zegoen lastoak su hartu du, eta teilatuaren zati bat kaltetu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea