Gizartea -
eitb.com-en esklusiba
Irregulartasunak hondakin erradioaktiboen kudeaketan, Baionan
Fertiladourreko gerenteak hondakinak bi lekutara eraman dituztela adierazi du, horietako bat agentzia ofizial bat da, baina azken honek ezeztu egin du.
Faktura bat da hondakin erradioaktiboen gainean dauden irregulartasun susmoak argituko dituen elementu bakarra. Fertiladour ongarri ekoizleak (Baionako portuan kokatuta) bere instalazioetako bat saldu nahi du eta begiradak hari zuzenduta daude.
Hiru elementu dira hondakin erradioaktiboen kudeaketa behar den bezala izan ez dela zalantzan jarri dutenak; lehenengoa, Fertiladour enpresak bere instalazioetako bat itxi eta gero lur saila saltzeko asmoa du, 2009ko lehenengo hilabetetan:
Frantziar Estatuko Hondakin Erradioaktiboen Agentzia Nazionalak (ANRA) 300 m3ko lur sail kutsatu bat han zegoela argitara eman zuen txosten batean, 2004.ean, eta zaintza zorrotzpean izan beharrekoa. Baina txostenak ez zegoen informazio egiaztatu batean oinarrituta, iturri bakarra zuelako: RENO enpresa, hau da, Fertiladour enpresa, izena aldatu baino lehen.
Duela gutxi, Capdepuyk, enpresako gerenteak, salgai jarriko zuten lur saila legarrez estali du, baina Amiel DRIDE (Eskualdeko Ingurumen eta Ikerketa Industria Zuzendaritza) Gobernuko erakundekoak esan duenez, aipatutako erakundea ez daki lur sail hori estali dutela.
Lurraren garraioa
Bigarren, joandako astean, 300 m3ko lurraren gainean enpresako gerenteak esan zuenez, "zati bat egokia den leku batera eraman da eta beste zati bat -hondakin arriskutsuenak- ANDRAra eraman da".
Hala ere, ANDRAk baieztatu du ez duela Bokaleko enpresa horretatik inongo eskaerarik jaso eta, gainera, ez duela lan harremanik Fertiladourrekin 2005eko uztailaren 25etik. "Bokalen zer dagoen eta kantitate zehatzak zeintzuk diren jakin barik jarraitzen dugu, 2004ko txostena enpresako gerenteak berak idatzi zuelako", ANDRAko Valerie Renaulden arabera.
Faktura
Azkenik, faktura. ANDRA agentzia ez da gai Frantziako hondakin erradioaktibo guztiak aztertzeko eta kudeatzeko, hori dela eta, enpresak behar badute, gerenteek kudeaketa azpikontrata dezakete.
Orain dela egun batzuk, Fertiladourreko gerenteak ANDRAri azaldu zionez, "Suez taldeko enpresa bat" aukeratu du "poltsa gehienak -kutsatutako lurra horietan gordetzen duten- Parisera eramateko". Aditu baten arabera, hori oso gutxitan gertatu da. Baina soilik faktura batek egiazta edo ezeztu ahal izango du zer egin du hondakinekin.
Gertaera hori guztien aurrean Ramuntxo Garbisu eitb.com-eko korrespontsalak bi hipotesi egin ditu:
Lehenengo hipotesia; 300 metro kubikoak prest daude lekuz aldatzeko edo jada lekuz aldatu dituzte; kasu horretan Capdepuy gerentea ez zukeen irregulartasunik egingo.
Bigarren hipotesia: esan baino lur kutsatu gutxiago atera dutela. Horrek "zeozer kutsatuta dagoen" lur guztia (ondoko lur zatiaren azpiko 11.000 metro kubikoen artean ezkutaturik egongo litzateke) ez dutela atera, enpresak ANDRAri egia osoa esan ez ziola eta Prefekturaren aginduak ez dituztela bete esan nahiko luke.