Gizartea -
Bonnemaison auzia
Fiskaltzak helegitea jarri dio Bonnemaison errugabe jo zuen epaiari
Hilzorian zeuden zazpi laguni hiltzen laguntzeagatik epaitu zuten Lapurdiko mediku ohi. Defentsak sendagilearen aurkako ankerkeria salatu du.
Erredakzioa
Fiskaltzak helegitea aurkeztu dio Nicolas Bonnemaison mediku ohia errugabe jo zuen epaiari. Lapurdiko sendagile ohiak hilzorian zeuden zazpi gaixori hiltzen lagundu zien.
Bonnemaison baionarra karguetatik aske utzi zuen herri epaimahaiak asteazkenean, baina, helegite honen ondorioz, berriro epaituko dute.
Mediku ohiaren defentsak eta haren babesleek Bonnemaisonen aurkako "ankerkeria judiziala" salatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea