Gizartea -

Aitzindarien Fasea

.EUS Fundazioak domeinu berriaren 92 aitzindariak aurkeztu ditu

Aitzindarien artean, eitb.com dago, eta gutxi barru eitb.eus izango da. Zerrendan izaera, dimentsio eta jatorri anitzeko entitateak bilduta daude.

PuntuEus Fundazioko ordezkariak, aurkezpen ekitaldian. Irudia: EiTB
PuntuEus Fundazioko ordezkariak, aurkezpen ekitaldian. Irudia: EiTB
92 entitate, euskarazko domeinua lortzen lehenak

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

.EUS Fundazioak abenduaren 3ra arte, Euskararen Nazioarteko Eguna, domeinu berriarekin sarean aktibatuta egongo diren 92 aitzindarien izenak plazaratu ditu gaur, larunbata, Bilbon egindako prentsaurreko batean.

Aitzindarien Fasean, guztira, "113 domeinu-izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Hasiera batean 90 aitzindari hautatuko genituela esan genuen, baina gure muga tekniko erreala 93 zenbakian zegoen", azaldu dute.

Horregatik, "erabaki bat hartu genuen: .EUS Domeinuaren Aitzindari izan nahi duten 92 entitateei aukera emango geniela horretarako. Hortaz, entitate bakoitzak soilik domeinu-izen bakarra eska zezakeen. Horixe zen hautaketarako jarri genuen irizpide bakarra".

Aitzindarien Fasearen ondoren, Abiarazte-aldia etorriko da. Abiarazte aldian mota guztietako erakunde publiko, elkarte eta enpresek euren domeinu-izenak eskatu ahal izango dituzte, lehentasunez, publiko orokorrera ireki aurretik.

Abiarazte-aldia irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da, jakinarazi dutenez. Epe horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, alegia, Euskararen Nazioarteko Egunean. Eta egun horretan .EUS Domeinuaren Fase Irekia edo Orokorra hasiko da.

Aitzindarien artean, Bankoa Crédit Agricole www.bankoa.eus, Euskaltel www.gozatueuskaltel.eus, Grupo ULMA, S. Coop. www.ulma.eus, Kutxabank SA www.kutxabank.eus, Laboral Kutxa www.laboralkutxa.eus, Baztango Udala www.baztan.eus, Donostiako Udala-Ayuntamiento de San Sebastián http://www.donostia.eus/, Eibarko Udala www.eibar.eus, Etxepare Euskal Institutua www.etxepare.eus, Eusko Jaurlaritza www.basquecountry.eus, Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco www.legebiltzarra.eus, Berria www.berria.eus, Euskal Irrati Telebista (EiTB) www.eitb.eus, Goiena Komunikazio Taldea www.goiena.eus, AEK www.aek.eus, daude, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea