Gizartea -
Ekaitza Araban
Agurain zuriz jantzi du txingorrak
Euskalmeten arabera, 15:30 aldera 11,8 litro metro karratuko bota ditu hamar minututan.
Eriz Lotina | eitb.com
Ekaitz bortitz batek Aguraingo (Araba) kaleak zuriz jantzi ditu gaur arratsaldean. Txingorrak herriko kaleak estali ditu.
Euskalmetek jasotako datuen arabera, 15:30 aldera 11,8 litro metro karratuko bota ditu hamar minutuko denbora tartean.
Gainera, azken 24 orduetan, ekaitzek metro karratuko 43 litro utzi dituzte Arabako herrian.
Bestalde, Euskalmetek iragarri duenez, Euskadin giro freskoagoa izango dugu astearte honetan. Hodei gehiago izango dira zeruan, eta euria egingo du, batez ere goizaldean eta eguneko bigarren erdian. Ekaitzek tokian toki txingorra bota dezakete.
Haizeak ipar-ekialdetik joko du, baina ahul. Tenperatura maximoak 21-24 gradutan kokatuko dira.