Gizartea -

Garoñako zentral nuklearra

Garoña inguruko herriek balizko irekieraren informazioa eskatuko dute

Espainiako Industria Ministerioak Garoñaren balizko irekiera ikertzeko irekitako espedientean parte-hartzea aldarrikatuko dute Zentral nuklearraren inguruko herrietako alkateek

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearraren inguruko herrietako alkateek zentralaren balizko irekierari buruzko informazioa "lehen eskutik" jaso nahi dute, eta horretarako Espainiako Industria Ministerioak gaia ikertzeko irekitako espedientean partea-hartzea eskatuko dute, Luis Maria Gomez Partido de la Sierrako alkateak baieztatu duenez.

Zentral nuklearretik hamar kilometroren bueltan dauden 14 herrietako 10 alkateak bilera egin dute, eta espedientean parte-hartzeko eskaera egitea erabaki dute. Proposamena Zentral Nuklearrek Kaltetutako Udalerrien Elkartearen datorren bileran aurkeztuko dute, eta erakunde horrek luzatuko dio eskaera Espainiako Industria Ministerioari.

Garoña inguruko herrietako alkateek zentralaren balizko irekieraren inguruko informazioa  "lehen eskutik" jaso nahi dute.

Zentralaren etorkizunaren inguruan ziurgabetasun handia badago ere, tarte honetan ia informaziorik ez dutela jaso salatu du Luis Maria Gomezek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea