Gizartea -

Paueko auzitegia

Bonnemaison medikua: 'Ez naiz hiltzailea'

2011n zazpi gaixo terminali hiltzen laguntzea leporatu diote Baionako ospitaleko mediku ohiari.

Nicolas Bonnemaison Baionako ospitaleko mediku ohia. Artxiboko argazkia: EiTB
Nicolas Bonnemaison Baionako ospitaleko mediku ohia. Artxiboko argazkia: EiTB
Hasi da 7 gaixori eutanasia egiteaz akusatutako medikuaren epaiketa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasi da Paueko auzitegian Nicolas Bonnemaison mediku lapurtarraren kontrako epaiketa, 2011n zazpi gaixo terminali hiltzen laguntzea egotzita. Garai hartan, Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzuetako medikua zen. Epaileak biziarteko kartzelaldia ezar diezaioke.

Bonnemaisonen iritziz, hilurreneko gaixoak ziren denak, eta haien "sufrimendua" arintzeko lagundu zietela aitortu zuen. Antza denez, pozoia eman zieten zazpi gaixo horiei.

Epaitegian, hildako zazpi pazienteak gogoratzean, hiltzailea ez dela azpimarratu du, ezta kriminala ere.

Bonnemaison Frantziako medikuen eskola ofizialetik kanporatuta dago, baina 500 sendagileren eta 60.000 sinadura baino gehiagoren babesa du sare sozialetan.

Epaiketak hiru asteko iraupena izango du. 74 lagunek deklaratuko dute. Tartean, hildakoen senideek eta Frantziako bi ministro ohik.

Jano Laztiri Baionako ospitaleko mediku eta Bonnemaisonen lankide izan zenak Euskadi Irratiari adierazi dionez, Bonnemaisonek ez zuen inor hil, "lagundu egin zien hilurren zeuden gaixoei".

Mediku lapurtarraren kasuak eutanasiaren gaia mahai gainean jar lezake berriro, eta kasu horrek Frantzian eutanasia ahalbidetzeko balio lezake, Laztiriren iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea