Gizartea -
eitb.com-en esklusiba
Baionako hondakin nuklearrek eztabaida eta kezka piztu dute berriz ere
Fertiladour ongarri ekoizleak egoitza bat itxiko du eta, gero, lursail hori salgai jarriko du. Monacita, kutsadura handiko are mota bat, ehotzen du enpresa horrek.
Jakina da duela hamar urte baino gehiago Bokaleko (Iparralde, Lapurdi) industrialdea, Fertiladour enpresa dagoen lekuan, kutsatuta dagoela. 1997. urtean enpresak, auzokoek eta eragile publikoek portu gune horren erradioaktibitate egoeraren berri izan zuten.
Baina orain kezka berriz sortu da erradioaktibitate hondakinak direla eta, enpresak lur saila salgai jarri baino hilabete batzuk lehenago. Baliteke lur sail hori Bokaleko Udalak erostea.
Ramuntxo Garbisuk, eitb.com-eko korrespontsala Baionan, garatutako ikerketak "maila baxuko hondakin erradiaktiboen" inguruko eztabaida pizteko asmoa du. Gai hori frantziar Estatuko Hondakin Erradiaktiboen Agentzia Nazionala ari da jorratzen 2003. urtetik hona.
Fertiladour enpresak egoitzetako bat itxi eta lur sail hori salgai jarriko du 2009ko lehenengo hilabeteetan. Capdepuy enpresako zuzendariaren arabera, "salgai jarriko den eremua arradatuko dute. Bokaleko alkatetzak arbuiatzeko duen eskubidea erabili beharko luke, baina gu, era batera edo bestera, leku hori utziko dugu".
Izan ere, prefekturako agindu batean (2000ko apirilaren 20koa) onartu zuten enpresan ehotzen duten monacitak kutsadura arriskutsua duela.
CADE ingurumenaren babeserako elkarteak 1997 urtetik hona inguruak duen eragina salatu zuen, hots, erradioaktibitate naturala baino 100 bider handiagoa da inguruan.
Hiru urte geroago, prefekturako agindu batek berretsi zuen arriskua. Hori dela eta, gehien kutsatutako lurretik 25 m3 kentzea, ehotzeko makina taldea desmuntatzea eta gutxien kutsatuta zegoen lurraren 11.000 m3 kudeatzea gomendatu zuen.
Enpresako erakinetik kanpo erradioaktibitate naturala baino 35 bider gehiagoko maila dago, eta Capdepuy zuzendariak gutxi barru egindako prentsaurreko batean esan zuenez, "ezin izango da baratza bat egin" lur sail horretan.