Gizartea -

Lezoko jaietan

Emakume batek ustez izandako sexu-erasoa salatu du Errenteriako Udalak

Mugimendu feministak deialdia egin du ostegunerako, 19:30ean, Lezo-Errenteriako tren geltokian, ustezko erasoa salatzeko. Deialdi horrekin bat egin dute Oarsoaldeko gainontzeko herriek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako Udalak, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, bertako emakume batek adierazitako sexu-erasoa salatu du. Ustez, Lezoko jaietatik etxera itzultzean izan da. Dirudienez, erasoa larunbatean izan zen, 06:00etan, gizonezkoak ukituak egin zizkion, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

"Zoritxarrez, jaietan ere ematen dira emakumeen aurkako erasoak, eta hartara, emakumeei independentzia eta segurtasuna ukatzen zaie", azaldu du adierazpen instituzionalean.

Udalaren arabera, emakumeen aurkako erasoek adierazten dute gaur egungo sisteman gizonak eta emakumeak oraindik ere ez daudela maila berean, eta "gizonek emakumeen gaineko botere-harremana dutela".

Oarsoaldeko gainontzeko herriek bat egin dute Errenteriako Udalak onarturako adierazpen instituzionalarekin.

Mugimendu feministak deialdia egin du ostegunerako, 19:30ean, Lezo-Errenteriako tren geltokian, ustezko erasoa salatzeko. Deialdi horrekin bat egin dute lau Udalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenteria albisteak