Gizartea -

Belgikan desagertu zen

Ustez Egiluzi lapurtu ziotenetako bik kartzelan jarraituko dute

Ambereseko Kontseilu Ganberak ostegunean berretsi zuen bi atxilotuetako bat kustodiapean mantentzea, aske uztea eskatzen zuen errekurtso bat ez onartu ostean.

Hodei Egiluz. EiTB
Hodei Egiluz
Hodei Egiluz. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) gazteari objektu pertsonalak lapurtzean parte hartu izana leporatzen zaien susmagarrietako bik kartzelan jarraituko dute, Ambereseko Fiskaltzako bozeramaile batek ostiral honetan jakitera eman duenez. Egiluz urriaren 19an desagertu zen.

Ambereseko Kontseilu Ganberak ostegunean berretsi zuen bi atxilotuetako bat kustodiapean mantentzea, aske uztea eskatzen zuen errekurtso bat ez onartu ostean.

Haren ustezko konplizeak duela aste batzuk gauza bera eskatu zuen, baina haren helegitea ez zuen zorte bera izan, ondorioz, biek kartzelan jarraitu zuten.

Fiskaltzako bozeramaileak adierazi du Hogei Egiluzen lapurretan hirugarren susmagarri bat zegoela, baina apirilaren 18an aske geratu zela, fidantza ordaindu ondoren.

Desagertu zen egunean, Hodeiri kartera bat eta telefono mugikor bat kendu zizkioten. Geroago, Poliziak hainbat pertsonen eskuetan aurkitu zituen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea