Gizartea -

San Fermin 2014

Entzierroa zezen-plazatik ikusteko, ordaindu egin beharko da

Astegunetan, 3 euro ordaindu beharko dira, eta larunbat-igandeetan, aldiz, 5 euro. Segurtasun neurri moduan hartu dute erabakia.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Ferminak geroz eta hurbilago ditugun honetan, kontuan hartzeko albiste bat. Aurrerantzean, ordaindu egin beharko da entzierroa zezen-plazatik ikusteko. Astegunetan, 3 euro ordaindu beharko dira, eta larunbat-igandeetan, berriz, 5 euro.

Orain arte asteburuetan ordaintzen zen entzierroa zezen-plazatik ikusteko. Goiko harmaila bakarrik ordaintzen zen. Zezen-plaza kudeatzen duen Iruñeko Miserikordia etxeak, ordea, iritziz aldatzea erabaki du, segurtasun neurrien ondorioz. Entzierrora sartzen den jende kopurua kontrolatzeko eskatu diotela esan du Miserikordia etxeko zezen batzordeko presidenteak, Jose Maria Marcok.

"Debalde zenez, osasun langileak korridoreetatik pasatu ezinik ibiltzen ziren", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea