Gizartea -
Bartzelona
Istiluak piztu dira berriz Bartzelonan, Can Vies hustu ostean
Eraikina eraisteko erabiltzen ari diren zulakaria erre dute.
Erredakzioa
Istiluak piztu dira astearte honetan ere Bartzelonako Sants auzoan, Can Vies eraikinaren inguruan. 17 urtez okupatuta egon ostean, "zentro sozial autogestionatua" hustu egin zuten astelehenean, eta eraisten hasi dira.
Horren kontra, manifestazioa egin dute 500 bat lagunek, eta ondoren, istiluak piztu dira. Hainbat lagunek eraikina husteko erabiltzen duten zulakaria erre dute, eta Esquadra Mossoek kargatu egin dute.
Sua ere piztu dute kalean, hiri-altzariak eta hainbat objektu erreta. Halaber, edukiontziak irauli eta erre dituzte, eta harriak bota dituzte hainbat banketxeren kontra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea