Gizartea -
Hezkuntza
Lomce legeari intsumisoak diren eskola sare bat sortu dute Katalunian
Erresistentzia ekintzak egitea eskatu dizkiete familiei: gaztelaniaz ez eskolatzeko eta erlijioko ikasgaia ez eskatzea, besteak beste.
Kataluniako Ikasleen Gurasoen Elkarteen Feerazioak (Fapac) Lomce legeari intrumisoak diren eskola-sarea sortu du. 'Erresistentzia aktiborako eskuliburua' argitaratu dute eta umeak gaztelaniaz ez eskolaratzeko eskatzen dute, besteak beste.
Andres Encinas Fapaceko batzordeko kideak ez du aurreratu zenbat eskola dauden ekimen horretan, baina "Lomceren izpirituaren aurka" doazela esan du, baina ez omen daude "desobedientziaren aurka". Besteak beste, erresistentzia ekintzak egitea eskatu dizkiete familiei: gaztelaniaz ez eskolatzeko eta erlijioko ikasgaia ez eskatzea. Gainera, familiei lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailetan egingo den frogetara ez eramateko eskatu diete, azterketa horiek ez direlakoan lotesleak.
Irakasleei zuzendutako beste ekintza batzuk ere proposatu dituzte, hizkuntzen murgiltzean irautea, eskola-batzordeen konpetentziak mantentzea, kurrikulumaren berezitasuna ez egitea, teknologia berriei eta behar bereziak dituzten ikasleei Lomcek aurreikusten duen dirua eskatzea, baloreetan oinarritutako hezkuntza mantentzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea, besteak beste.
Fapaceko ordezkariek Irene Rigau hezkuntza consellerari eskatu diote Lomceren aurkako "jarrera argia" hartzeko, izan ere, "balorazio orokorretatik harago, ez duelako neurri berezirik hartu", hizkuntzen murgiltzeari dagokionaren gaia kenduta eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ez aplikatzea, dirurik ez dagoelako.
Andres Encinas irmo agertu da: "Fapac legearen aurka dago eta argi daukagu lege atzerakoak ez direla Lomcerekin hasten ezta amaitzen, baina hezkuntzan gertatzen ari diren murrizketek borrokatzen ari garen eskola-ereduaren aurka doaz eta horren alde ari gara lanean".