Gizartea -

Galdeketa Itziarren

Debaren barruan auzo-udala sortzeko galdeketa eguna dute Itziarren

900 lagunek dute botoa emateko eskubidea. Galdeketa ez da loteslea izango, baina Debako Udalean ordezkaritza duten alderdiek erreferentzia gisa hartu ahal izango dute.

Galdeketa Itziarren. Argazkia: EiTB
Galdeketa Itziarren. Argazkia: EiTB
Auzo udala sortzearen inguruko galdeketa egin dute Itziarren

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Europako Parlamenturako hauteskundeak ditugu Euskal Herrian eta Europako hamaika tokitan. Hauteskundeekin batera, galdeketa eguna dute gaur Itziarren, eta Debaren barruan auzo-udala sortzearen inguruan iritzia emateko aukera izango dute 900 lagunek.

Denon Herria plataformak deituta ari dira egiten galdeketa. Plataformaren iritziz, Itziar auzo-udal bihurtzea da aukerarik onena, baina galdeketa deitu du, herritarren iritzia jakiteko.

900 lagunek dute botoa emateko eskubidea. Galdeketa ez da loteslea izango, baina Debako Udalean ordezkaritza duten alderdientzat erreferentzia gisa balioko du.

Hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira irekita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea