Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Indarkeria matxistaren biktimen kopuruak behera egin du Estatuan
Iaz 31.612 pertsona sartu zituzten emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen zerrendan, erdiak 25 eta 39 urte artekoak.
Erredakzioa
2013an 27.122 emakumeri jarri zieten babes neurriren bat Espainiako Estatuan indarkeria matxistaren biktima izan zirelako, aurreko urtean baino % 6,9 gutxiago, eta erdiak 25 eta 39 urte artekoak ziren, 2012an bezalaxe.
Datu horixe zabaldu berri du Espainiako Estatistika Institutuak (INE), Genero eta Etxeko Indarkeriaren Biktimen Babeserako Erregistro Zentralaren informazioan oinarrituta.
INEk azaldu duenez, estatistika horretan ez dira aurkeztutako salaketa guztiak agertzen, baizik eta badaezpadako neurriak edo babes aginduak ekarri dituztenak, hau da, Justizia Ministerioaren menpe dagoen biktimen babeserako erregistro zentralean daudenak.
Hori horrela, 2013an 34.376 pertsona sartu zituzten erregistroan, 2012an baino % 6,2 gutxiago, eta emakumezkoak ziren 31.612.