Gizartea -

Heriotza duina

EH Bilduk eutanasia ahalbidetzeko euskal legea proposatu du

Koalizioaren arabera, inor ezin da behartu "muturreko sufrimenduan bizitzera".

EH Bilduren legebiltzarkideak, ekimenaren aurkezpenean. Argazkia: Efe
EH Bilduren legebiltzarkideak, ekimenaren aurkezpenean.
EH Bildu: 'Eutanasiari buruzko eztabaida piztu nahi dugu' (gazteleraz)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Lege proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean eutanasiarako eta heriotza duina izateko eskubideari buruzko eztabaida abiatzeko. Koalizioaren arabera, inor ezin da behartu "muturreko sufrimenduan bizitzera".

Rebeka Ubera eta Eva Blanco legebiltzarkideek prentsaurrekoa eman dute gaur ekimenaren berri emateko, eta proposamena onartzeko beste alderdi batzuen babesa beharko dutela gogorarazi dute.

Pertsonak hilzorian daudenean dituzten eskubideak arautzea eta pertsona horiek artatzen dituzten langileen betebeharrak zehaztea da lege proposamenaren helburua.

Izan ere, Uberak gogorarazi duenez, gaur egun ez dago alor hori erabat arautzen duen legerik Espainiako Estatuan, eta Nafarroan, Andaluzian eta Aragoin soilik daude legeak.

Aurkeztutako proposamenean definizioen atala dago. Bertan, eutanasia zer den azaltzen dute: "Osasun alorreko profesionalek egiten duten ekintza gaixo baten heriotza eragiteko, beti ere gaixoak, informazio guztiaren jakitun eta gaitasun osoa duelarik, hala eskatuta, eta atzera bueltarik ez duen gaixotasun larri batek inola ere arindu ezin daitekeen sufrimendua eragiten dionean".

Uberak azpimarratu du EH Bilduk gaiaren inguruko "eztabaida abiatu" nahi duela proposamenarekin, baina aitortu du eutanasia delitua dela Espainiako Estatuko Zigor kodean, eta hori arautzea, berez, ez dela Legebiltzarraren eskumena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia